CICtourGUNE

CICtourGUNE Turismoko Ikerketa Zentroa turismoaren eta mugikortasunaren alorrean ezagutza sortzeko azpiegitura zientifiko-teknologikoa da. EAEko Turismoko Berrikuntza Gunearen nukleo zientifiko bezala definitzen da. Egun, Berrikuntza Guneek edo gune berritzaileek (ihubs) enpresen eta Berrikuntzako Sistemaren eragileen arteko lotura estrategikoak sustatzen dituzte. Eragile horien artean, aipatzekoak dira, adibidez, ikerketa zentroak, unibertsitateak, enpresa elkarteak, finantza taldeak (Arrisku Kapitaleko taldeak) eta Berrikuntza Agentziak.

 

CICtourGUNE honela taxutu da:

  • Turismoaren sektorearen garapena eta gaitasunak bultzatzeko sortutako lankidetzarako plataforma da. Era berean, sektorean aplikagarriak diren eta aurretik dauden ezagutzak biltzeaz ere arduratzen da.
  • Azpiegitura bat da, lankidetzarako aliantzak eta elkarrekintza eraginkorra bultzatzen dituenak arlo desberdinetako eragileen artean: enpresak, unibertsitatea, zientzia eta teknologiako euskal sareko eragileak, eta eskualdeetako eta Europako administrazio publikoak.
  • Ezagutzarako gune bat da, ikerketa estrategikoa, ikerketa aplikatua, eta enpresen esperientzia ezagutzaren garapen industrialarekin elkarrekintzan ari direnekoa.
  •  Berrikuntza Gunea da, turismoaren sektoreari lehiakortasun handiagoa eskainiz, ezagutza sortzeko balio-sistema eta kate osoan onurak sortzen dituen gunea.

CICtourGUNE COMP-ERA sareko kide da, IFITT Auditoria Batzordeko bazkide korporatibo eta kide,  TTRA Batzorde Zientifikoaren kide, NECSTouR-en kide, EUREKA Tourism-eko kide aholkularia eta OMT-aren kide afiliatua.