Xedea eta Ikuskera eta Balioak
Xedea
- Turismoaren alorreko ikerketan eta ezagutza zientifikoaren hedapenean lider izan.
- Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileen artean gaitasun zientifiko-teknologikoen ezarpena koordinatu eta turismoaren sektorearen lehiakortasuna hobetzeko erakunde publiko eta pribatuen arteko lankidetza ahalbidetu, EAEko turismoaren sektorea ezagutzako sektore intentsibo bilakatzea lortzeko.
Ikuskera
- CICtourGUNE kapital zientifikoaren sorreran eta teknologia turistikoen garapenean nazioarteko erreferente izatea lortu.
Balioak
Gizartearen bizi-kalitatea hobetzeko eta zerbitzu bilakatzeko eraginkorrenak izango diren aukera zientifikoei lehentasuna ematea, bereziki, honako balio hauekin bat egiten dutenei:
- Jardueraren alor guztietan bikaintasuna etengabe bilatu: ikerketa, prestakuntza, lankidetza, zerbitzua eta kudeaketa.
- CICtourGUNEn uste dugu bikaintasuna lortzeko ezinbestekoa dela ingurune libre eta tolerante batean lan egitea.
- Horregatik, zentroan burutzen diren proiektu eta jarduera guztiek lortu nahi diren helburuetan aritzen diren langileen garapen pertsonala eta profesionala sustatu beharko dute.

