Gizarte Zientzietako Ikertzaile Juniorra (Ref:GCS)

 

Prestakuntza eta Trebatzea:

Hautagaiak Turismo edo Ekonomian gradua eduki beharko du. Gizarte Zientzietako bestelako tituluak ere kontuan hartuko dira. Hautagaiak Gizarte Zientzien arloan doktore titulua eduki beharko du edo baliokidea den beste edozein (ofiziala) eta doktoretzako programa bat egiteko prest egon beharko luke.

 

Eskarmentua:

Ez da beharrezkoa aldez aurretiko eskarmentua frogatzea.

 

Talde lana:

Zeregin hauetarako gaitasuna eduki behar du hautagaiak:

  • Bezeroekin eta lankideekin batera lan egin eta harreman ona gorde.
  • Taldekide bezala lan egin helburu komunak lortzeko.
  • Bilera esanguratsuetan parte hartu eta ekarpenak egin.
  • Besteenganako errespetua eta adeitasuna erakutsi.

 

Trebetasun zientifikoak- eskarmentua:

Eskakizunak:

  • Turismoaren sektorean ibilbide ikertzailea garatzeko interesa eduki.
  • Oinarrizko Ikerketara eta Ikerketa Estrategikora bideratutako gaitasunak eduki.
  • Pentsamendu kritikoa eduki.
  • Helburuak, epeak, konpromisoak eta antzekoak burutzeko gaitasuna.
  • Kalitatezko artikulu zientifikoak idazteko gaitasuna.
  • Etengabeko garapen profesionalarekiko eta prestakuntzarekiko konpromisoa.
  • Metodo kuantitatiboei buruzko prestakuntza jasotzeko prest agertu (arlo honetan ezagutzak edukitzeak balio erantsitzat joko da.
  • Txostenak idazteko trebezia.
  • Ikerketako helburuak lortu eta ikerketarako (norberarena edo taldekoa) proposamenak garatu.
  • Norberaren espezialitatearen arloaren ezagutza eguneratua eta ulermena.

 

Komunikazioa:

Hautagaiak gaitasun esanguratsuak izan beharko ditu honako zereginak gauzatzeko:

  • Komunikazioaren errutina landu aurkezpen publikoak egiteko baliabide jakin batzuk erabiliz.
  • Informazio konplexua idatziz, elektronikoki eta ahoz azaldu, era argian.

 

Harremanak eta sareak sortzea:

Hautagaiak gai izan behar du:

  • Lankide, bazkide eta bezeroekin harremanak ezartzeko.
  • Zentroan harremanak sortzeko eta informazioa partekatzeko barneko sareetan parte hartzeko eta etorkizunerako lankidetza harremanak ezartzeko.

 

Hizkuntzak:

Eskakizunak:

  • Ingelesa bikain hitz egin, irakurri eta idatzi.
  • Gaztelerazko oinarrizko ezagutzak (ama-hizkuntzatzat ingelesa dutenentzat).
  • EBko beste hizkuntza bat jakitea balioetsiko da.

 

Beste eskakizun batzuk:

Hautagaiak malgutasuna izan behar du:

  • Maiz bidaiatzeko.
  • Beste herrialde batera lekualdatzeko.
  • Aukera berdintasunarekin lotutako gaiak ulertzeko, eragina izan baitezakete ikerketako edukien arloetan.

 

Egin beharrekoa:

Abian diren ikerketa proiektuetan lagundu:

  • Artearekin lotutako azterlanak garatu.
  • Txostenak idatzi.
  • Parte-hartzen duen proiektuekin lotutako gaien zaintza teknologikoa.
  • Parte-hartze aktiboa proiektuak gidatzeko lanetan.

 

Jaso beharreko prestakuntza:

  • Ikerketa Kooperatiboko Zentro baten funtzionamendua.
  • Hautagaiaren beharren araberako prestakuntza.
  • Doktoretza bat egiteko aukera.

 

Lan gunea:

CICtourGUNE (Donostia - San Sebastián)

 

Curriculuma bidali nahi baduzu  hemen klikatu eta erreferentzia aipatu.

 

Aurkeztu direnen artean aurretiko hautaketa gainditu dutenei bakarrik emango zaie erantzuna.

Emandako datuak konfidentzialtasun osoz erabiliko dira, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko Abenduaren 13ko 15/1999Legeak ezarritako irizpideekin bat eginik.