Gizarte Zientzietako Ikertzaile Seniorra - Doktorea (Ref: DCS)
Prestakuntza eta Trebatzea:
Hautagaiak Gizarte Zientzien arloan doktore titulua eduki beharko du edo baliokidea den beste edozein (ofiziala).
Eskarmentua:
Hautagaiak, gutxienez, 5 urteko eskarmentua eduki beharko du ikerketa eta garapeneko proiektuetan.
Proiektuen kudeaketa:
Eskakizunak:
- Turismoarenganako interesa
- Ikerketa eta Garapeneko proiektu bat teknikoki kudeatzeko gaitasuna.
- Ikerketako proiektu bat administratiboki kudeatzeko gaitasuna.
- Bezeroekin eta lankideekin batera lan egiteko eta harreman ona gordetzeko gaitasuna.
- Aldez aurretiko eskarmentua proiektuen kudeaketa orokorrean.
- Nazioarteko proiektutan eskarmentua, adibidez, EBk diruz lagundutako proiektutan.
Proiektuak bilatzea- Ikerketa eta garapen zientifikoa, ekimena, arazoak konpontzeko eta erabakiak hartzeko gaitasuna:
Hautagaiak oso eskarmentu handia izan behar du honako zeregin hauetan:
- Proiektu proposamen bikainak zientifikoki eta teknikoki idatzi.
- Bazkide izan daitezkeenekin harremanetan jarri proiektuak garatzeko partzuergo bat osatzeko.
- Ekimena eta sormena erabili zentroaren proiektu-zorroa hedatzeko interesgarriak izan daitezkeen proiektu, ezagutza zientifikoko arlo eta metodo berriak identifikatzeko.
- Aurrerapenetan lortutako ezagutza ikerketa jardueretan aplikatu.
- Ikerketa teknika eta metodo berriak erabili.
- Ikerketa alorreko lankideekin erabakiak taldean hartzen lagundu.
Talde lana:
Hautagaiak honako zeregin hauek egiteko eskarmentua eta gaitasuna izan behar du:
- Ikerketako talde lan baten buru izan eta taldearen lider zientifikoa izan.
- Taldekide bezala lan egin helburu komunak lortzeko.
- Bilera esanguratsuetan parte hartu eta ekarpenak egin.
- Besteenganako errespetua eta adeitasuna erakutsi.
Trebetasun zientifikoak- eskarmentua:
Eskakizunak:
- Oinarrizko Ikerketara eta Ikerketa Estrategikora bideratutako profila eta eskarmentua.
- Ekintzak gauzatzeko gaitasuna, helburuak, datak, konpromisoak eta bestelakoak betetzeko xedearekin.
- Metodo kuantitatibo sendoak
- Datuak software estatistiko baten bidez aztertzeko trebetasuna.
- Kalitate handiko artikulu zientifikoak idazteko gaitasuna eta eskarmentua.
- Etengabeko garapen profesionalarekiko eta prestakuntzarekiko konpromisoa.
- Ikasleak ebaluatzen eskarmentua eta azken urteko proiektuak eta/edo doktore-tesiak gainbegiratzen.
- Teknologiari, eta zehazkiago turismoari aplikatutako teknologiari begiratzeko ikuspuntu estrategikoa.
- Ikerketako helburuak eta ikerketarako (norberarena edo taldekoa) proposamenak.
- Norberaren espezialitatearen arloaren ezagutza eguneratua eta ulermena.
Komunikazioa:
Hautagaiak gaitasun bikainak izan beharko ditu honako zereginetarako:
- Komunikazioaren errutina landu aurkezpen publikoak egiteko baliabide jakin batzuk erabiliz.
- Informazio konplexua idatziz, elektronikoki eta ahoz azaldu, era argian.
Harremanak eta sareak sortzea:
Hautagaiak gai izan behar du:
- Lankide, bazkide eta bezeroekin harremanak ezartzeko.
- Zentroan harremanak sortzeko eta informazioa partekatzeko barneko sareetan parte hartzeko eta etorkizunerako lankidetza harremanak ezartzeko.
- Kanpoko sareetan parte hartzeko honako helburu hauekin: informazioa partekatu eta balizko finantzaketa iturriak, lankidetzako ikerketak eta zientifikoki esanguratsuak diren agenteak identifikatzeko.
Hizkuntzak:
Eskakizunak:
- Ingelesa bikain hitz egin, irakurri eta idatzi.
- Gaztelerazko oinarrizko ezagutzak (ama-hizkuntzatzat ingelesa dutenentzat).
- EBko beste hizkuntza bat jakitea balioetsiko da.
Beste eskakizun batzuk:
Hautagaiak malgutasuna izan behar du:
- Maiz bidaiatzeko.
- Beste herrialde batera lekualdatzeko.
- Aukera berdintasunarekin lotutako gaiak ulertzeko, eragina izan baitezakete ikerketako edukien arloetan.
Egin beharrekoa:
- Proiektuak kudeatu.
- Argitalpenak.
- Proiektu berriak ikertu eta garatu.
- Proposamenak idatzi.
Lan gunea:
CICtourGUNE (Donostia - San Sebastián)
Curriculuma bidali nahi baduzu hemen klikatu eta erreferentzia aipatu.
Aurkeztu direnen artean aurretiko hautaketa gainditu dutenei bakarrik emango zaie erantzuna.
Emandako datuak konfidentzialtasun osoz erabiliko dira, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko Abenduaren 13ko 15/1999Legeak ezarritako irizpideekin bat eginik.
- Xedea, Ikuskera eta Balioak
- Helburu Estrategikoak
- Bazkideak
- Gure lantaldea
- Argitalpen korporatiboak
- Newsletterak
- Lan-Poltsa
- Gizarte Zientzietako Ikertzaile Juniorra
- Gizarte Zientzietako Ikertzaile Seniorra
- IT Ikertzaile Juniorra
- IT Ikertzaile Seniorra
- 2012/2013 ikasturterako Karrera Amaierako Proiektu eskaintza

