Deustuko Unibertsitatea
Deustuko Unibertsitatea 1886an sortu zen Bizkaiko gizarteari eta Jesusen Lagundiari (Unibertsitatearen zuzendaritzaz arduratzen da fundatu zenetik) esker. 1963an, Estatuak Unibertsitatearen Zuzenbide eta Filosofia eta Letren Fakultateak onartu zituen. Deustuko Unibertsitatea garrantzia handikoa da honako alor hauetan: Enpresa Zuzendaritza eta Administrazioa, Ingeniaritza, Turismoa, Gizarte, Komunikazio eta Giza Zientziak.
Ofizialki onartua izan ondoren, Deustuk izugarrizko bilakaera izan zuen eta Bilboko eta Donostiako kanpusetan zituen ikasleak, Fakultateak, Unibertsitate Eskolak, Institutuak eta Katedrak biderkatu egin ziren. Unibertsitatean 671 irakasle eta ikerlari eta 10.500 bat ikasle aritzen dira; horietatik % 5 nazioartekoak dira; graduko 31 titulazio eta 100 graduondo baino gehiago eskaintzen ditu....datu horiek Deustuko Unibertsitateak 2007-2008 ikasturtean garatutako jarduera azaltzen digute.

