Mondragon Unibertsitatea


Mondragon Unibertsitatea

Mondragon Unibertsitatea gizarte-ekimena eta -bokazioa dituen Unibertsitatea da, irabazi-asmorik gabea eta onura publikokoa. Sortu zenetik, kalitateko hezkuntzarekiko eta ikasketen orientazio praktikoarekiko konpromisoari eusten dio. Izan ere, Mondragon Unibertsitateak garrantzi handia ematen baitio ikasleen prestakuntza integralari. MCC kooperatibaren kide izateak enpresa-mundutik gertu egoteko aukera ematen dio eta ikasleek hasieratik dute lan-munduaren errealitatearekin harremana. Egun, Unibertsitateak 4.000 ikasle inguru eta 22 titulu ditu. Halaber, graduondoko ikasketetan 15 master eta unibertsitate-aditu izateko 8 ikastaro eskaintzen ditu.

Web orria
Mondragon Unibertsitatea