Cicerone Entornos Interactivos


Cicerone Entornos Interactivos

Cicerone Entornos Interactivos S.L. 2002an hasi zen bere zereginean, informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrietan oinarritutako turismo azpiegitura berriak sortzeko. Enpresa honen produktu nagusia Cicerone sistema auto-gidatzailea da, turistari bisitatzen duen ingurunea ezagutzen laguntzen dion erreminta. Horrez gain, sistemak kudeatzaile turistikoaren eta turisten arteko komunikazioa errazten du eta ondorioz, kudeatzaileek jasotzen dituzten turisten gustuei eta ohiturei buruzko informazio asko lor dezakete ondoren azterketa egin ahal izateko. Sistemak gaur egun oso hedatuta dauden bi teknologia erabiltzen ditu, hots, telefonia mugikorra eta internet. Proiektuak Gipuzkoako Merkataritza Ganberak antolatzen duen turismo sektoreko Turideia enpresa-ideia eta proiektuen lehiaketan saritua izan zen 2001ean, baita KUTXAk antolatutako Internetekin lotutako enpresa-ideien lehiaketan ere.

Web orria
Cicerone Entornos Interactivos