Innovalia


Innovalia

I+Gn bikaintasuna lortzen diharduen zentroa da Innovalia, ezagutzaren eta komunikazioaren arloetan eta eragile teknologiko gisa nazioartean nabaria. Innovalia Taldea I+G+bko Enpresa Unitatea den heinean, bazkidetutako I+Gko Laborategi Pribatu bat ordezkatzen du. Laborategi horrek goi mailako prestakuntza duen ikertzaile taldea eta ikerketarako ekipamendua kudeatzen du.

Innovalia erakundearen xedea hauxe da, produktu teknologikoak eskaintzea, elkartuta dauden edo lankidetzan ari diren enpresa handi, ertain eta txikiekin ikerketa eta berrikuntza jarduerak aurrera eramanez. Innovalia Elkarteak bereziki “alor espezializatu” hauek lantzen ditu:

  • Baliabide mugikorrentzako eta Interneterako multimediako zerbitzu aurreratuak garatzeko plataformak.
  • Txertatutako Sistema Elektronikoetako softwarearen kalitatea, zerbitzu mugikorrak eta eServices-ak eskaintzeko plataformak.
  • Segurtasun Telematikoko Sistema Aurreratuen garapena eta Identitateen kudeaketa konplexuak diren negozio-eremuetan.
  • Ezagutza kudeatzeko sistemak

Alor espezializatu horiek jarduera-sektore jakin batzuen beharretara aplikatzen dira, horien artean, turismoa.

Web orria
Innovalia