IK4
IK4 Research Alliance teknologia arloko aliantza bat da, 2004ko abenduan sortua, Euskal Herritik ikerketan, garapenean eta berrikuntzan aurrerapausoak emateko premiei erantzuteko eta, aldi berean, euskal enpresek berritzeko eta lehiakorrak izateko duten gaitasuna sendotzen laguntzeko. Egun Ceit, Cidetec, Gaiker, Ideko, Ikerlan, Tekniker eta Vicomtech zentro teknologikoek osatzen dute aliantza hau baina Arabako LEIA zentroa ere aliantzan sartzeko prozesuan dago. Guztira 1.000 profesional biltzen dituen aliantza honek 85 milioi euro fakturatu eta gutxi gorabehera 23 milioi euroko inbertsioak egin zituen 2007an. Horrela, IK4 Aliantza Euskadiko Parke Teknologiko guztietan dago, baita Arrasateko Garaia Gune Teknologikoan eta Eibarren egingo den Erisono Poloan ere. Izan ere, Tekniker zentroa bertan ezarriko baita.

