Tecnalia
Tecnalia erakunde pribatua eta independentea da, euskal teknologiaren ingurunetik sortua, nazioartean nabaria eta teknologi zentro hauek osatutakoa: Azti, Cidemco, European Software Institute (ESI), Fatronik, Inasmet, Labein, Neiker eta Robotiker. Euve eta Leia zentroak aliantza sartzeko prozesuan daude. Tecnalia EAEko Parke Teknologiko guztietan dago eta bere helburua da nazioarteko testuinguru batean gizarteari eta enpresa-ehunari bereziki balioa eta aberastasuna ematea, Ikerketaren eta Berrikuntzaren bitartez. Tecnaliak sektore izaera duen eta Negozio Unitateetan oinarritzen den eredu eragilea erabiltzen du. Eredua merkatura bideratuta dago eta bikaintasun teknologikoan eta espezializazioan aditua da. Horrela, Teknaliak 128.1 milioi euroko diru-sarrerak izan zituen 2008an. Urte horretan, 1.378 lagun enplegatu zituen eta 32 bat milioi euro inbertitu zituen ekipamendu eta azpiegitura teknologiko berrietan.

