2012/2013 ikasturterako Karrera Amaierako Proiektu eskaintza
CICtourGUNE Turismoaren alorreko Ikerketa Kooperatiboko Zentroak (www.tourgune.org) honako Karrera Amaierako Proiektu ordaindu hauek eskainiko ditu datorren ikasturtean.
Eskatutako titulazioa:
Informatika ingeniaritza, Telekomunikazio ingeniaritza.
PFC001-1213 erreferentzia: “Erakusketetako informazioa kudeatzeko sistema bat garatzea”
Proiektu honen helburua da museo, erakusketa eta antzekoetan erakusten diren elementuei lotutako informazioa kudeatzeko sistema bat garatzea. Horren bitartez, bisitariek erakusketako informazioa gailu mugikorretan kontsultatu ahal izango dute. Bisitariaren eta erakutsitako obren arteko elkarrekintza NFC sistemaren bidez gauzatuko da. Kudeaketa-sistema web plataforma moduan garatuko da, eta kontsulta mugikor bidez egiteko sistemak plataforma anitzak izango ditu. Kontsulta-sistemak Phonegap garapen mugikorreko framework-a erabiliko du.
PFC002-1213 erreferentzia: "WIFI sareetan oinarritutako barrualdetako lokalizazio-sistema bat garatzea”
Proiektuaren helburua da gailu mugikorren bidez WIFI sareen intentsitatea neurtu eta antzemango duen barrualdeetarako lokalizazio-sistema bat garatzea. Proiektuak sistema barrualdeko lokalizazio zehatzen arabera doitzeko tresna bat barne hartuko du, eta baita Android plataformarentzako API bat ere, ondoren lokalizazioan oinarritutako aplikazioak garatu ahal izateko.
PFC003-1213 erreferentzia: “Hodeian, testuinguruko informazioa kudeatzeko sistema bat garatzea”
Proiektu honen helburua da erabiltzailearen testuinguruko informazioa (lokalizazioa, profila, abiadura, eta abar) kudeatzeko plataforma bat garatzea hodeian, garatzaileei REST filosofian oinarritutako API bat eskainiz, testuinguruko informazioan oinarritutako zerbitzuak programa ditzaten.
PFC004-1213 erreferentzia: “Ibilbide turistikoak planifikatzeko sistema bat garatzea”
Proiektuaren helburua da ibilbide turistikoak planifikatzeko sistema bat garatzea, bisitariek haien gustu eta zaletasunei egokitutako banakako ibilbideak eskura ditzaten. Sistemak jomugako erakunde kudeatzaileei zuzendutako gune interesgarrien kudeatzaile bat barne hartuko du, eta baita interfaze bat ere bisitariek gune interesgarri horiek hauta ditzaten. Interesgune horiek ibilbide batean automatikoki planifikatuko dira, eta bisitariak planifikatutako ibilbidea mugikorrean deskargatu ahal izango du, geroago jomugan kontsultatzeko.
Aipatutako proiekturen batek interesa piztu badizu, jarri gurekin harremanetan davidmartin@tourgune.org helbidean.

