Tourism and Environments

Bidaien eta turismoaren industria emozio, esperientzia eta sentsazioez betea dago. Etorkizuneko gizarteetan, harrera eskaintzeko eta konforta emateko garatu berri den lanak aurretik aipatutako alderdi guztiei erantzungo die, besteren artean fisiologikoak edo errealizazio pertsonala lortzekoak diren premiei.

Ingurumeneko arazoak, klima aldaketak esaterako, berrikuntza aukerak sorrarazten dituzte, produktu, prozesu, merkatu eta negozio eredu berriak berekin ekarriz. Horretarako, beharrezkoa da enpresek baliabide naturalen baliagarritasuna luzatuko duten teknologiak erabiltzea, kostu handikoak diren hondakinak ezabatuko dituzten produkzio sistemak taxutzea eta habitat naturala lehengoratu, babestu eta hedatzen berriro inbertitzea.

Ongizatea sortzera bideratutako produktu, diseinu eta zerbitzu berri horiek funtsezkoak izango dira turismo industriaren lehiakortasuna hobetzeko. Konfortaren kontzeptu berri honek zuzeneko eragina izango du helmuga eta azpiegitura turistikoak (nodoak) berriro itxuratzeko garaian.