Proiektu Europarra (CEN/ISSS)
CICtourGUNEk etengabe parte hartzen du turismo informazioaren estandarizazio prozesuan, eTOUR lan-taldeko kide denez. Talde hau Europako Normalizazio Batzordearen (ENB) ekimen batetik sortua da eta informazio eta komunikazio teknologiak estandarizatzen dihardu (Information Society Standardization System-ISSS).
ENB/ISSSk normalizaziorako zerbitzu eta produktu ugari eskaintzen dizkie merkatuko agenteei, Europan Informazio Gizarteak arrakasta izaten laguntzeko. Lan-taldeak antolatzea da batzordearen zereginetako bat, Informazio Gizartearen eremu jakin batzuetan teknologiak normalizatzeko. Ekimen honen bidez eTOUR lan-taldea sortu da, eta bertan turismo eta teknologi sektoreetako adituak dira kide. Lan-talde hauek helburu bat dute, Europa mailan estandar gaietan adostasuna lortzea eta era horretan CEN Workshop Agreement (CWA) bat argitara ateratzea, jardun onen liburu bat alegia, estandar gabeziak eragindako arazoei irtenbide emateko balio izango duena.
Iraunaldia:
Hasiera: 2008ko otsaila
Amaiera: 2009ko maiatza
UNEKO PROIEKTUAK
- knowTOUR
- tourSpheres
- INTERPELA
- BALIATOUR
- tourEXP
- COURSE
- ConTur
- THOFU
- CLOUD DESTINATION
- P.ICT.urism
- ERNEST

