GEDESTUR (Tractor Programa)
Honako hauek dira GEDESTUR (Helmuga Turistikoen Kudeaketa) proiektuaren helburuak:
1) Iraunkortasunaren adierazle-sistema komun bat taxutzea Menorca, Andaluzia eta Euskal Herriko helmuga turistikoak kudeatzeko. Sistema hau edozein helmuga turistikotan erabili ahal izango da (estandarren sorkuntza).
2) Helmuga jakin baten kudeaketa integralerako plataforma teknologikoa garatzea eta ezartzea, helmugan arduradun diren administrazioek erabili ahal izateko.
3) Turismoaren plangintzarako metodologia lantzea, ekonomiaren, kulturaren, gizartearen eta ingurumenaren iraunkortasun printzipioetan oinarritua eta helmuga kudeatzen duten erakundeentzat baliagarria, turismoaren ikuspegitik lehendik irmotuta dauden lekuak kualifikatzeko eta berriak balioesteko.
Iraunaldia:
Hasiera: 2008ko urria
Amaiera: 2010eko iraila
UNEKO PROIEKTUAK
- Knowtour
- tourSpheres
- INTERPEL
- BALIATOUR
- tourEXP
- COURSE
- ConTur
- THOFU
- CLOUD DESTINATION
- PIC.T.urism

