FORTT2 (Avanza Prestakuntza)

Turismoaren arloko teknologietan prestakuntza emateko programa bateratu bat da, Avanza Prestakuntza Planaren barruan, eta bi dira bere funtsezko irizpideak:

1. irizpidea. Turismo industriaren balio katean dauden profil guztien gaikuntza profesionala (IKTei irtenbide ematen dienetik hasi eta teknologia horien azken erabiltzaile diren horietaraino).

2. irizpidea. Epe luzerako helburuak egokitzea, era horretan prestakuntza emateko ekintzak (banaka edo taldean) Balear Uharteetako IKT-Turismo Plan Estrategikoarekin (2008-2011) eta 2020 Turismoarekin bat etorriz. FORTT-2 baterako programak hauxe du helburu nagusi, Turismo Sektoreko Langileen Trebakuntza Negozio Elektronikoan.

FORTT-2 programak, eskualde mailan, lankidetzazko cluster eredua hedatu nahi du turismo teknologietara, turismoak, aisiak eta kulturak BPGn eragin handiena duten hiru autonomia erkidegoekin hitzarmenak eginez, alegia: Andaluzia, Euskal Herria eta Balear Uharteak.

Iraunaldia:
Hasiera: 2009ko urtarrila
Amaiera: 2009ko abendua