eTourgune2 (Etortek Programa - eTurismoa Ezagutzaren Gizartea)

Sortzen ari diren eta etorkizunean irmotuko diren teknologiak (Future Emerging Technologies) kontuan hartuta, eTourgune2 aurrerantz doa teknologia kognitiboei eta sozialei buruzko bere ikerlanean, erabiltzaileengana edo hiritarrengana gehiago hurbildu nahian produktu eta zerbitzu berriak zehaztu eta egituratzeko. Hala, ikerketa eremu berriak ditu arretagune: interfazeak, multimedia edukiak aurkezteko sistema interaktiboak eta lankidetzarako tresnak garatzea, sozialki irekiagoa, interaktiboagoa eta parte hartzeko aukera handiagoa emango duen multiplataforma turistikoa eraikitzea ahalbidetzeko. eTourgune2-ren helburua hauxe da, eTurismoan ikerketa gune bat gaitzea, Euskal Herriko turismo sektorean diharduten agenteak garatzen ari diren jardueretan eragin ekonomiko zuzena izateko. Era berean, produktuak edo zerbitzuak prestatzeko aurrera eraman behar diren harreman konplexuetan sakontzen du, baita mugikortasun eredu berriek gizartean duten eragina aztertu ere, nabarmen aldatu baitituzte turismoaren azpi-sektoreetan lehendik zeuden balio kateak.

Integratu behar diren sistemen arteko harreman konplexuak kontuan hartuta, eTourgune2 lagungarria izango da informazioaren antolakuntzan eredu berriak bilatzeko, konplexuagoak, banatuak izango direnak, eta moldaerraztasuna xede izango dutenak.

Iraunaldia:
Hasiera: 2007ko urtarrila
Amaiera: 2009ko abendua