TOURWARE (Saiotek Programa)
Proiektu honen asmoa da, turismoaren arloan, ezagutzatik eta esperientziatik abiatuta sistema bat zehaztu eta taxutzea, eta erabat kontzeptualizatzea, era horretan turismoaren industriari zerbitzu berritzaileak eskaintzeko, Euskal Herritik etorkizunean sortutako I+G proiektuaren oinarri izateko.
Horretarako, turistari era proaktibo batez iritsiko zaizkion zerbitzu berriak hedatzeko teknologia aztertuko da, eta aldi berean edukiarekin eta zerbitzuekin elkarrekintzan aritzeko aukera emango dioten mekanismoak garatzea.
Hala, esperientzia turistikoak pertsonalizatu, esperientzia horiek erabiltzaile talde jakin batekin trukatu eta pertsonen eta baliabideen arteko elkarrekintza hobetu ahal izango da testuinguruari dagokionez adikorrak diren teknologien bitartez, eduki pertsonalizatua pantailan eta automatikoki erakusteko aukera emanez.
Iraunaldia:
Hasiera: 2007ko urtarrila
Amaiera: 2008ko abendua
UNEKO PROIEKTUAK
- knowTOUR
- tourSpheres
- INTERPELA
- BALIATOUR
- tourEXP
- COURSE
- ConTur
- THOFU
- CLOUD DESTINATION
- P.ICT.urism
- ERNEST

