Debabarrena (Debabarrena Proiektua)

DEBABARRENA proiektuak Deba eskualdeko lankidetza publiko/pribatua jorratzen du eta helburu hauek ditu, eskaintza turistikoa garatu eta hobetzea eta helmuga gehiago ezagutzera ematea, beharrezkoak diren baliabideak eskainiz eta bertako agenteen eta ingurunearen arteko lankidetza bultzatuz. Hala lortu nahi da turismoak eskualdeko ekonomiaren garapen iraunkorrean gehiago laguntzea eta bertako agenteek errentagarritasun handiagoa lortzea.

Estatuko beste eskualde batzuetan izandako esperientziak berrikusi ondoren eta Debabarrena eskualdean turismoak izan duen eboluzioa aztertu eta gero, bisitaldi batzuk egin dira eskualdeko turismo agenteekin elkartzeko, sektore honen oraingo egoerari buruzko informazioa jasotzeko. Gainera, eskualdean lortu nahi diren helburuak zehazteko agente guztiek parte har zezaten, 2008ko urriaren 23an bilera bat egin zen eskualdean.

Bilera hartan jarraitutako metodologia hauxe izan zen, "metaplana". Lankidetza honen ondorioz, proiektua garatu eta zehazteko metodologia taxutu da, kalitatea bermatuz eta ezarritako helburuak betez.

Iraunaldia:
Hasiera: 2008ko urria
Amaiera: 2009ko ekaina