FORTTeCommerce

Turismoaren alorreko teknologietan prestakuntza emateko programa bateratu bat da eta bi dira bere funtsezko irizpideak:

1. irizpidea: turismo industriaren balio katean dauden profil guztien gaikuntza (etengabeko prestakuntza) profesionala (IKTei irtenbide ematen dienetik hasi eta teknologia horien azken erabiltzaile diren horietaraino).

2. irizpidea: epe luzerako helburuak egokitzea, era horretan prestakuntza emateko ekintzak (banaka edo taldean) Balear Uharteetako IKT-Turismo Plan Estrategikoarekin (2008-2011) eta Horizonte 2020/Turismo 2020-rekin bat etorriz.

 

FORTTeCommerce programaren helburu orokorra

 

FORTTeCommerce Turismoaren alorreko Teknologietan Prestakuntza emateko Programa Bateratuaren helburu nagusia da turismo sektoreko langileak negozio elektronikoan gaitzea (etengabeko prestakuntza). Sektoreko langileen artean, hoteleko kudeatzaileak, marketinean adituak, kontu-kudeatzaileak, salmenta-kanalen arduradunak aipa daitezke. Prestakuntza batez ere zuzenduta dago ostalaritza sektoreko ETE turistikoetan aritzen diren langileei.

 

FORTTeCommerce programaren helburu zehatzak

 

  • Turismo sektoreko langileak negozio elektronikoan gaitzea: produktu eta zerbitzuen berrikuntza, hau da, sektoreari aplikatutako IKT berrikuntza teknologikoen erabilera eraginkorra. Horretarako ezinbestekoa da IKT erreminta berrien erabilera, soluzioen berrikuntza, merkatu elektronikoa, teknika/metodologiak eta abar landuko dituen programa bat diseinatzea.
  • Turismo sektoreko langileen gaikuntza profesionala negozio elektronikoan: merkaturatzeko kanal berriak. Turismoaren sektorean aztertu diren alorren artean, azpimarratzekoa da informazioaren teknologiek honako esparru hauetan eskaintzen dituzten aukera berriak: merkataritza eremua, produktuaren marketina eta bezeroarekin harremana. Horrela, programa merkataritzaren eremura ere zuzentzen da, baliabide telematikoen eta 2.0 Web/ 2.0 Turismo joeren bitartez.

 

  Erakunde parte-hartzaileak

Formació Recursos Humans (FORH)

Escuela Universitaria, S.L. (Forempresa)

Fundacio per a la Formació i Recerca

Okkum Tecnologies de Gestió S.L.

Analitia Consultoría de e-Marketing Avanzada, S.L.

Tecnotur