imFUTOURnet PROIEKTUA 

(ETORTEK Programa)



Proposamen honek bilaketak egiteko sistema aurreratuei zuzendutako ikerketa zientifiko-teknologikoa, 3.0 plataforma semantikoa eta nonahiko plataforma koordinatzen ditu eta edozein terminaletik eskuragarri dago.

Helburuak:
  • Ezagutza sortu Ezagutzaren Gizartearen turismoaren berariazko arlo zientifikoa-teknologiko berrian, hots,  eTurismoan.
  • Turismoaren arloan egiten den ikerketaren bikaintasuna eta eraginkortasuna areagotu arlo zientifiko-teknologikoen diziplinartekotasunaren eta bateratasunaren bitartez.
  • eTurismoaren arloan egiten den bikaintasunean oinarritutako ikerketan kapital ikertzailea sustatu eta sortu.
Parte-hartzaileak:

 Elhuyar Fundazioa, Robotiker-TECNALIA eta CICtourGUNE.