INTERPELA PROIEKTUA, HOTEL ESPERIENTZIA

(ETORGAI Programa)


Aurrez jakin ezin diren aldaketen aro batean gaude. Errekonozitzen ez diren edo eraldaketa horien aurrean erantzuteko gai ez diren markek beren lehiakortasuna modu iraunkorrean galtzeko arrisku handia dute. Aldaketa horrek irtenbide ausartak edo ekimen berritzaileak behar ditu. Hotelariek modu desberdinean pentsatu behar dute. Beharrezkoa da funtsezko gogoeta bat egitea zerbitzuak oraingo eta etorkizuneko ostatu-hartzaileei nola egokitzen zaizkien ulertzeko, baita beren itxaropen, motibazio eta gakoekin nola uztartzen diren jakiteko, bezero eta hotel-ekosistemaren funtsezko alderdi diren heinean.

INTERPELAren asmoa da aldaketa horretan aurrea hartzea eta gure bezero eta ostatu-hartzaileei errealitate berrietarako egokitzapen hobea eskaintzea, ekonomia-sektore horretako euskal enpresei lehiakortasun-posizionamendu hobea eskainiz. Negozioaren ikuspuntutik, planteamendu berri horrek eskatzen du eraldaketa bi ikuspuntutik pentsatzea: hotel-ikuspegi profesionaletik, eta benetako ostatu-hartzaileak izango bagina bezala. Horregatik, lan egiteko modu tradizionaletatik aldentzen hasi behar dugu, salmenta-hurbilketa, antolaketa, kudeaketa, marketina eta, batez ere, ostatu-hartzaileekin komunikatzeko dugun modua aldatuz.

INTERPELAren bitartez etorkizuna ulertu nahi dugu, zentzu bat eman ahal izateko. Iraganeko jokabideek eta lehentasunezko ohiturek ez dute mugatuko edo definituko etorkizun hori, izan ere, etorkizun hori definitzeko biharko ostatu-hartzaileek zergatik eta nola nahi duten eta horiei zer eskaintzeko gai garen jakin behar dugu.

Helburuak:
  • Harrera-lekura joan beharra saihesten duen Harrera Eredu bat (Check-in, Check-out eta logeletarako eta beste egoitza batzuetarako sarbidea) garatzea, lege-betebehar guztiak betetzen dituena, leialtze-programa erabiliz bezeroaren aurreidentifikazioa errazteko.
  • Egonaldiko eta guneak kudeatzeko eredu bat garatzea edukierak kontrolatzeko, energia-eraginkortasuna optimizatzeko, eta bezeroari zerbitzu garrantzitsuak aktibatzeko bere kokapenaren arabera.
  • Azterketa, simulazio eta gomendiorako tresnak garatzea establezimenduen kudeaketa eta zerbitzu osagarrien kontratazioa hobetzeko.
  • Bezeroa leialtzeko eredu bat garatzea gizarte-sareen eta bezeroarekiko zuzeneko komunikazioaren bitartez, gogobetetasuna neurtzeko tresna berriak erabiliz beharrizanen identifikazioa errazteko. 


Parte-hartzaileak (enpresak):

Enkoa System, Atos Origin, Bilbomática, Hoteles Silken, Microelectronica Maser, Onity , CICtourGUNE eta Tecnalia Research & Innovation