COURSE PROIEKTUA

(AVANZA I+G Plana)


COURSE proiektuaren helburu nagusia erabiltzailean oinarritutako plataforma bat garatzea da, erabiltzailearen testuingurura egokitutako turismo-zerbitzuak, produktuak eta informazioa eskaintzen dituena, turistak hirian zehar gidatzen dituen aplikazio mugikor baten bitartez. Plataformatik garatuko den aplikazioak hainbat ibilbide proposatuko ditu, bisitatzeko lekuak eta erabili beharreko garraiobideak adieraziz, mapa elkarreragileen eta errealitate handiagotuaren bitartez.

CICtourGUNE, Proiektuaren Kalitate Planaren garapenaren hasierako fasean parte hartzeaz gain, irudikapen semantikoko ereduen eta testuinguruaren modelizazioaren garapen-lanaren liderra da.

Helburuak:
  • Aplikazio mugikor bat eta web-orri bat sortzea, turistari destinoan euskarria eskaintzeko eta bere testuinguruan oinarritutako informazioa, produktuak eta zerbitzuak modu proaktiboan emateko.
  • Turismo mota berri honi eta Informazioaren Teknologien sektoreko aldaketen gero eta abiadura handiagoari aurre egiteko baliabide eta ezagutza teknikoak ez dituzten eta turismoaren balio-katea osatzen duten agente desberdinei (adibidez turismo-enpresak, bereziki ETEak) parte hartzeko aukera ematen dieten plataforma bat sortzea.
  • Aplikazioa neurri handi batean testuinguruarekiko sentibera izan dadin lortzea, hainbat aldagai kontuan izanik: kokapen geografikoa, data eta ordua, baldintza klimatikoak, erabiltzailearen lehentasunak, edo destinoko gizarte-harremanak.
  • Integrazio estua lortzea gizarte-sareekin eta web 2.0 plataformekin (Twitter, Spotify, Flicker, YouTube.

Parte-hartzaileak:

Andago, ATOS, Parlyeri

CICtourGUNE, Proiektuaren Kalitate Planaren garapenean parte hartzeaz gain, irudikapen semantikoko ereduen garapen-lanaren liderra da.