P.ICT.urism PROIEKTUA

(Europar Batzordea)


Proposamenaren helburu nagusia zera da, turismo-enpresa txiki eta ertainen zerbitzu-hornitzaileak helburuko herrialdeetan herrialde sortzaileetako operadore turistikoekin, agenteekin eta banatzaileekin elkartzea eta bat egitea errazten duen plataforma bat sortzea. Negozio-prozesuen eta datu-trukerako ereduen arkitektura komun bat sortuz egingo du lan. Turismo-merkatua gaur egun oso segmentatuta dago, eta beraz, enpresa txiki eta ertainek (ETE) gero eta handiagoa den bidaia indibidualetarako eta pakete dinamikoetarako joerari erantzuteko duten gaitasuna handituko du arkitekturak. Merkatua, gainera, beren produktuak ETEei “handizka” saldu nahi dizkioten teknologia-hornitzaileek zerbitzatzen dute, ETE horien benetako beharrizanak kontuan izan gabe; teknologia-sorkuntzan inbertitu ondoren, enpresa hornitzaileen kezka nagusia beren inbertsioak ordaintzea da.

Proiektu honen erronka, beraz, behetik gorako ikuspegi bat sortzea da, ETEak zuzenean inplikatuko dituena neurrira egindako teknologia baten sorkuntzan, beren benetako beharrizanei erantzuten dien eta beren negozio-aukerak handitzen dituen heinean. Hori lortzeko, erabat erabilgarri egongo den eta erabiltzaileei ereduaren diseinua erabili, aldatu eta hobetzeko eskubidea emango dien kode irekiko eredu batean oinarrituko da proposatutako teknologia guztia.

Helburuak:
  • Europa osoan erabil daitekeen (estatuen mugez gaindi) eta tokiko turismo-zerbitzuen banaketa eta merkaturatzea erraztuko duen negozio-prozesuen eta datu-trukerako ereduen arkitektura bat sortzea.
  • Arkitekturaren bideragarritasuna frogatzea hiru proiektu piloturen bitartez. Horretarako beharrezkoa izango da hiru destino espezifikotan turismo-zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresak eta jatorrizko merkatu desberdinetako enpresak barne hartzea, turismo-eskaintzen bila.
  • Negozio-arkitekturaren aldeko jarrera sustatzea, industriaren erabateko parte-hartzearen eta sustapen-kanpaina espezifikoen bitartez.

Parte-hartzaileak:

Università Commerciale Luigi Bocconi, Instituto Tecnologico Hotelero (ITH), -CICtourGUNE eta Tecnalia Research & Innovation honen bitartez-, ECTAA, HOTREC eta ZN.