CICtourGUNEko ikerlari den Carlos Lamsfusek bere doktore tesia irakurri eta Sobresaliente Cum Laude kalifikazioa jaso du aho batez.
Carlos Lamsfus, CICtourGUNEko ikerlari seniorak, bere doktore tesiari eutsi zion joan zen urriaren 29an, Deustuko Unibertsitateko Gradu gelan.
Tesiaren izenburua, “CONCERT: A New Framework for Contextual Computing in Tourism to Support Human Mobility” da. Tesi zuzendariak, Aurkene Alzua-Sorzabal Dk., CICtourGUNEko Zuzendari Nagusia eta Diego Lz. de Ipiña Glz. de Artaza Dk., Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateko irakaslea, izan dira.
José Ramón Casar Jn. Madrideko Universidad Politecnicako Telekomunikazio Ingeniaritza Eskolako katedraduna epaimahaiaren buru izan zen. Beste epaimahaiko kideak, Karl Wöber Vienako Modul Unibertsitateko Lehendakari-Errektorea, José Bravo Dk., Gaztela La Mantxako irakasle titularra, Begoña Arrue Dk., Sevillako Unibertsitateko irakasle titularra eta Iñaki Vázquez Dk., Deustuko Unibertsitateko irakaslea, izan ziren.
Ekitaldiaren amaieran, Epaimahaiak aho batez, Sobresaliente Cum Laude kalifikazioa eman zion doktoregaiari.

