CICtour GUNEk Munduko Turismo Erakundeko(MTE) “Comité de Estadística y Cuenta Satélite del Turismo” delako XXII. Bileran parte hartu zuen Madriden.

2011/02/07

CICtour GUNEk Munduko Turismo Erakundeko(MTE) “Comité de Estadística y Cuenta Satélite del Turismo” delako 12. Bileran parte hartu zuen Madriden, urtarrilak 27 eta 28 bitartean.

 

Eduardo Pereira Nuns, Instituto Brasileiro de Geografía y Estadística (IBGE) delakoaren Lehendakariak bideratu zuen bilera hau bereizia izan zen, besteak beste, Antonio Massieu Erakundeko orain arteko Lehendakariaren azken bilera izan zelako, hilabete gutxi barru, bere kargua utziko bai du.

 

Bilerak, Guía de la Compilación de la RIET 2008 delakoari buruz egindako iruzkinen inguruko eztabaida ahalbideratu zuen. Aldi berean, Austria, Egipto, Irlanda, España eta Suediari buruzko ikerketa kasuen aurkezpena egin zen.

 

Honako iragarpen hauek ere egin ziren:

  • Aditu Taldearen hurrengo bilera, Maiatzak 9 eta 12a bitartean egingo dela, Rio de Janeiron.
  • Platma, MTEko kide direnentzako komunikaziorako plataforma aurkeztu zuten, http://www.platma.org.
  • UNWTO.Themis Foundationek garatutako eLearning ikastaroak aurkeztu ziren, parte hartzaileen arreta berezia lortuz. http://www.unwto-themis.org/en/

 

CICtourGUNEk ez du aukera hau pasatzen utzi nahi, Antonio Massieu jaunari bere aparteko lanagatik eskerrak eman gabe, nahiz eta gure kasuan, berarekin lanean jarraitzeko aukera izango dugun, INRouTe alorrean.