CICtourGUNEk aktiboki parte hartu du Eskualde Turismoaren Neurketari eta Azterketa Ekonomikoari buruzko Nazioarteko 2. Konferentzian

2011/11/02
CICtourGUNEk aktiboki parte hartu du Eskualde Turismoaren Neurketari eta Azterketa Ekonomikoari buruzko Nazioarteko 2. Konferentzian

Konferentziak turismoaren alorreko aditu, profesional, enpresa eta erakundeen arteko trukaketa foro gisa antolatuta zegoen, non eskualdeetako turismorako garrantzi berezia duen hainbat gaien inguruan hausnarketa egitea bilatzen zen.

 

Hiru gai izan ziren eztabaidagai: norako turistikoen potentzial ekonomikoa maximizatzeko politikak, teknologia berriak eta berrikuntza eskualdeetako eragile turistikoen ekintzak eraginkorrago izan daitezen, eta ikerketa aplikatua ekonomia, mugikortasuna eta eskualdeetako turismoaren arteko loturak. Bertan hainbat esparru eta erakundeetako turismo adituek parte hartu zuten, ala nola Turismo Behatokiak, EUSTAT, Unibertsitateak, Ikerketa Zentroak, e.a., eskualde desberdinetatik etorrita.

 

Ekitaldiari hasiera ematera Pilar Zorrilla, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismoko Sailburuordea, Vicente Monfort, Turismo Ikasketen Institutuko Zuzendaria (IET) eta Marcio Favilla, , Kanpo Arazoetako, lehiakortasunerako eta Munduko Turismo Erakundeko Kide Elkartuen Zuzendaria etorri ziren.

 

Aipamen berezia merezi du lehenengo egunean Pilar Zorrilla andreak, “Marcando tendencias en el País Vasco: Sistema Inteligente de Turismo” izeneko ponentzia aurkeztu zuela esateak.  Irailaren hasieran Sailak Turismoaren Euskal Behatokia jarri zuen abian, eta Pilar Zorrillak ekimen berritzaile eta teknologiko horren garrantzia azaldu zuen ponentziaren esparruan. Behatokia CICtourGUNErekin lankidetzan garatu da, sistema teknologiko berritzaileak erabiliz, eta Euskadira datozen turisten fluxuak aztertu eta neurtzeko eta fluxu horien jarraipena egiteko aukera ematen du. Horrela ba, sektoreak, behatoki berriari esker, bidaiarien portaerak atzemateko aukera izango du, eta bide batez,turismo-politikak bideratzeko eta erabaki egokiak hartzeko baliagarria izango da.

 

Bigarren egunean berriz, CICtourGUNEko Jon Kepa Gerrikagoitia Ikerlariaren “Hotel pricing dynamics applied to destination management” txostenak interes handia jaso zuen bertaratu zirenen artean, besteak beste, aukera berritzat jotzen zutelako denbora errealean horren datu kopuru handia erabili ahal izatearena.

 

Bukatzeko aipatu, aurtengo hau dela Euskadin egiten den bigarren konferentzia. 2009an egin zen lehena, Donostian, eta aurreikusita dago 2012an eta 2013an beste bi edizio egingo direla, Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak, Turismo Ikasketen Institutuak eta Munduko Turismo Erakundeak sinatutako akordioari esker.

 

Konferentziari buruzko xehetasun gehiago:

Txostenak eta aurkezpenak Konferentziaren webean ikusi daitezke:    http://www.inroutenetwork.org/conference/2011/

Argazkiak ere bertan izango dira ikusgai.