ERNEST europar proiektuaren zortzigarren bilera orokorra.

2011/11/23
ERNEST europar proiektuaren zortzigarren bilera orokorra.

ERNEST - European Research NEtwork on Sustainable Tourism - europar sarearen esparruan, Basquetourek partzuergoaren zortzigarren bilera orokorra antolatu du Gasteizen azaroaren 24 eta 25ean, CICtourGUNE eta Innobasqueren laguntzaz.

 

Partzuergo honek, besteak - beste, Danimarka, Frantzia, Italia, Eslovakia, Hungaria, Errumania, eta Espainia bezalako estatuetako eskualde ezberdinak biltzen ditu. ERA-Net, Europar Batasuneko 7.Esparru Programan barne dagoelarik, turismo iraunkorraren alderdi ezberdinen inguruan lan egitean oinarritzen da, ala nola, garraioa, ingurumena, nekazaritza, giza zientziak edo osasun arloetatik hurbilduz.

 

Oraingoan bilera Gasteizko "EUROPA" Biltzar eta Erakusketa Jauregian egingo da eta bertan turismo iraunkorrean aditu diren hogei europar teknikari inguru elkartuko dira. Horretaz gain, bi ikasketa – bisita egingo dira, Euskadik turismo iraunkorrean egiten ari denaren adibide gisa: Euskal Kostaldeko Geoparkea eta Gasteiz - Europako Green Capital.