Turismoa eta Teknologia, CICtourGUNEri buruzko erreportaia Teknopolisen

2012/02/24
Turismoa eta Teknologia, CICtourGUNEri buruzko erreportaia Teknopolisen

 

Teknopolis, EITBko kanal eta ordutegi ezberdin hauetan egongo da ikusgai:

Igandea, Otsailak 26: ETB1, 15:00

Igandea, Otsailak 26: ETB2, 10:50

Asteazkena, Otsailak 29: ETB3, 22:55

 

Hemen ere erreportaiaren bideoa ikusgai:

 

Erreportaiaren nondik norakoak

 

Munduko txoko ezberdinak ikustea, eta haietako biztanleen bizi-ohiturak ezagutzea benetako zaletasuna da jende askorentzat. Urtean, 1.000 milioi bidaiari mugitzen da munduan zehar, bai turismoa egiteko, bai lan-kontuak direla-eta. Kopurua izugarria da, eta, horregatik, CICtourGUNE ikerketa-zentroak mugikortasunaren fenomeno hori du aztergai.

 

Baina nola ikertzen da hain gertakari konplexua? Nola jakin hiri batean nondik nora mugitzen den bidaiari-fluxua? Orain dela gutxira arte, inkesta edo galdeketa zuzenak izan dira informazio-iturri bakarra, baina CICtourGUNEkoek teknologia berriak berariaz garatu dituzte lan horretarako.