V International Symposium on Ubiquitous Computing and Ambient Intelligence (UCAmI11)
Turismoarekin lotutako Testuinguruko Informatika eta Ingurune Adimenari buruzko Workshopa antolatu du CICtourGUNEk 2011ko Abenduak 5etik 9ra Riviera Mayan, Mexikon ospatuko den Nonahiko Informatika eta Ingurune Adimen inguruko Nazioarteko Sinposioan (UCAmI´11).
Helburuak
UCAmI 2011ren helburu nagusia eztabaidarako foro bat sortzea da, non Nonahiko Informatika eta Ingurune Adimenaren inguruan lanean diharduten ikerlariak beren lanaren berri emateko eta ideiak eta arazoak trukatzeko aukera izango duten, elkarrekin konponbideak arakatu eta etorkizunean lan egiteko.
Workshopak, aldiz, turismo informazio mugikor sistemen garapenerako, ezagutza, esperientziak eta ideiak partekatzea du helburu. Honekin batera, turismorako IKT sistemak garatzeko eta erabiltzeko dauden oztopoak gainditzen lagundu dezaketen testuinguruko ingeniaritza alorrean analisi berriztatzaile eta sakonak ahalbideratzea bilatzen da.
Informazio gehiago:
Workshoparen arduradunarekin harremanetan jarri: Carlos Lamsfus.

