Pribatutasun Politika

1.- FITXATEGIAREN TITULARTASUNA Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak xedatzen duenari jarraiki, jakinarazten dizugu bidaltzen dituzun datuak xede horretarako prestatutako fitxategi batean gordeko direla. Fitxategi horren jabea CICtourGUNE Ikerketa Zentro Elkartea da. Eskatzen diren datu guztiak ezinbestekoak dira turismoaren eta mugikortasunaren alorrean egiten ditugun ikerketak burutzeko.

2.- DATUEN KONFIDENTZIALTASUNA CICTOURGUNEk konfidentzialtasun osoz tratatuko ditu zure datu pertsonalak. Fitxategien arduraduna den heinean, CICTOURGUNEk datu pertsonalen konfidentzialtasuna eta segurtasuna bermatuko du eta horretarako galerak, erabilera okerrak, aldaketak, baimenik gabeko sarrerak eta gainerako arriskuak saihesteko neurri teknikoak eta antolakuntzazkoak hartu ditu.

3.- INFORMAZIOAREN HARTZAILEAK ETA XEDEA Informazioaren hartzaileak gure elkartearen bazkide diren departamentu, sail, lokal eta erakunde guztietako titular eta lankideak izan daitezke, baita haietara atxikita daudenak ere. CICTOURGUNEk soilik eskatuko ditu turismoaren eta mugikortasunaren ikerketarako ezinbestekoak diren datuak. Bestetik, datu horiek erabiliko ditu edozein komunikabideren bitartez zuretzat interesgarriak izan daitezkeen berriak bidaltzeko. Era berean, baimena ematen diozu CICTOUTGUNEri zure posta elektronikoaren helbidea erabiltzeko zurekin harremanetan jartzeko eta elkartearen zerbitzu guztiei buruzko informazioa bidaltzeko. Horrela, datuak bidaltzerakoan horiek erabiltzeko baimena ematen diguzu.

4.- COOCKIEN ERABILERA Gure web guneak ez du cookie-rik edo bestelako baliabide teknikorik erabiltzen erabiltzailea jakinaren gainean egon gabe hura identifikatzeko edota haren nabigazioari buruzko datuak ezagutzeko. Bestetik, konpromisoa hartzen dugu gure Pribatutasun Politikan gertatzen den edozein aldaketa ahal bezain laster jakinarazteko. Jakinarazpena web gune honen bidez egingo da eta atal honetan egin beharreko zuzenketa guztiak ere egingo dira.

 5.- TITULARRAREN ESKUBIDEAK Edonola ere, sinatzaileak sartzeko, zuzentzeko, uko egiteko eta deuseztatzeko eskubidea dauka abenduak 13ko 15/1999 Lege Organikoak ezartzen duenaren arabera. Horretarako, abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa garatzeko Araudia onartzen duen abenduaren 21eko Norberaren Datuak Babesteko               1720/2007         1720/2007 Errege Dekretuak ezarritakoa beteko da. Fitxategiaren arduraduna CICTOURGUNE da. Goian aipatutako eskubideak erabiltzeko eta edozein zalantza argitzeko jarri harremanetan CICTOURGUNErekin. Mikeletegi Pasealekua, 56, 201. Miramongo Parke Teknologikoa. E-20009 Donostia - San Sebastián, Spain.

6.- DATUAK TRATATZEKO BAIMENA Pribatutasun politika honetan adierazten dena ulertu eta onartzen duzu eta baimena ematen diozu CICTOURGUNEri zure borondatez emandako datu pertsonalak erabiltzeko. Emandako datuak klausula honetan aipatutako xedeetarako egokiak direla (eta ez gehiegizkoak edota desegokiak) adierazten duzu. Era berean, adierazten duzu bidalitako datuak egiazkoak direla eta konpromisoa hartzen duzu ahalik eta azkarren edozein aldaketaren berri emateko.

7.- CURRICULUMAK JASOTZEKO ZERBITZUA Gurekin lan egin nahi baduzu, CICTOURGUNEren web guneak curriculumak jasotzeko zerbitzu bat eskaintzen dizu. Curriculumetan jasotzen diren datu pertsonalei dagokienez, jakinarazten dizugu horiek bidaltzerakoan zuzenean baimena ematen diozula CICTOURGUNEri datu horiek edota etorkizunean eman ditzakezunak erabili eta tratatzeko. CICTOURGUNEk datu horiek langileak hautatzeko prozesuetan erabiliko ditu. Datu pertsonal eta profesional horiek soilik erabiliko dira Sozietateak langileak hautatzeko egiten edo egingo dituen prozesuetan. Curriculuma bidaltzen duzunean konpromisoa hartzen duzu gertatzen den edozein aldaketa CICTOURGUNEri jakinarazteko. Horrela, zure datuak eguneratutako egongo dira beti.